Maite Melero Nogues

Bartzelonako Supercomputing Center-eko (BSC) Hizkuntzaren Teknologien Unitateko Itzulpen Automatikoko ikerketa-taldearen buru da Maite Melero. Taldea, Kataluinako AINA proiektua gauzatzeko arduraduna da katalanez hizkuntza-baliabideak sortzeko. Halaber, Baliabide Eskaseko Hizkuntzen Interes Bereziko Taldeko (SIGUL) eta Linguapax erakundeko (hizkuntza-aniztasunari buruzkoa) zuzendaritza-batzordeko kidea da. BSCn sartu aurretik, ikerketa-postuak bete zituen Bartzelonako Unibertsitatean, Institut d’Estudis Catalans-en, Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Microsoft Research-en. 2017an, Europako Parlamentuari aholku eman zion “Hizkuntza-berdintasuna aro digitalean” txostenean, eta, 2023an, Hizkuntzaren aldeko Itun Nazionalerako “Esparru soziolinguistiko berdintzailea katalanean” txostenean lagundu zuen.

Gaur egun, UNESCOk (LT4All 2025) babestutako hurrengo konferentziaren batzorde antolatzaileko kide da. Konferentzia hori Parisen izango da 2025eko otsailaren 24tik 26ra.

Gaiak

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.

2024/11/26 - 11:30 – 12:30

Nola lagundu eta finantzatu dezakete herrialdeek hizkuntza-teknologien garapena?

Hizkuntza teknologiak oso garesti dira, horregatik, hainbat herrialdek bere hizkuntza garatzeko Diru Laguntza planak eta inbertsio programak egin dituzte. Panel honetan ezagutuko dugu Espainiar estatuak alor honetan egin duen lana, eta baita erkidegoek martxan jarri dituzten planak.