Luistxo Fernandez Ostolaza

Formakuntzaz kazetaria eta Wikipediarekin konprometitua. CodeSyntax 2000 urtean sortutako Internet eta Teknologiako euskal enpresaren sortzailea eta proiektu zuzendaria. Bezeroentzako proiektuen kudeaketan ez ezik, CodeSyntaxek ia 25 urtetan zehar babestu eta, kasu askotan, sortu dituen euskarazko hainbat proiektu digitaletan eta Internetekoetan ere parte hartu du. Besteak beste, 5 urtez parte hartu du Egunean Behin, historiako euskarazko aplikazio arrakastatsuena, trivial jokoan.

Gaiak

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.

2024/11/27 - 10:30 – 11:30

Entretenimendu-industriaren digitalizazioa (bideo-jokoak, etab.) hizkuntza gutxituetan

Hizkuntza gutxituak benetan bizirik egon daitezen alor guztietan garatu beharra dute, baita haur, nerabe zein helduen entretenimenduan ere. Panel honetan aztertuko dugu entretenimendu digitalean hizkuntza ezberdinen garapena.