Izaro Navas Sarasuak Gizarte Hezkuntza ikasi zuen lehenik, eta gero Ekonomian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte Hezitzaile ikasketak amaitu ondoren, haur eta nerabeen babesaren arloan lan egin zuen, hezitzaile gisa, ia urtebetez, Ekonomia ikasten hasi zen arte. Ekonomia Gradua amaitzeko, Graduazio Tesian euskarak, galizierak eta valentzierak ekonomian duten eragina aztertu zuen, haien arteko alderaketak eginez, euskal hizkuntzari eta ekonomiari buruzko jakin-mina asetuz. Hilean behin, EnpresaBIDEAn kolaboratzen du ekonomiari eta gizarteari buruzko artikuluak idazten.
2024/11/27
·
12:00 – 12:30
Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan
Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.