Itziar Aldabe Arregi

Itziar Aldabe Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko ikertzaile eta irakaslea da, eta IXA ikerketa taldeko eta HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko kide. 2003an IXA ikerketa-taldean sartu zen, eta 2011n Informatika doktoretza jaso zuen UPV/EHUn. Bere ikerkuntzarako interes nagusia NLPn dago, bereziki euskal eta hezkuntza-inguruneetan. Alde batetik, hizkuntza-teknologiak hezkuntza-aplikazioetan nola integratu aztertzea interesatzen zaio, irakasleei eta/edo ikasleei laguntzeko. Bestalde, euskara bezalako baliabide gutxiko hizkuntzetarako tresnak garatzearen eta ikasketa sakoneko teknikak aplikatzearen alde egiten du.

Gaiak

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.

2024/11/26 - 9:30 – 11:00

Hizkuntzaren industriaren balio erantsia

Hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeek hizkuntza industria sendo eta bizia izan ohi dute, hizkuntza horrek sortzen dituen beharrei erantzuteko. Adimen artifizialak eta Hizkuntza teknologien ondorioz, ingelesak hizkuntza hegemoniko bezala hartu duen indarraren aurrean, beste hizkuntzek beraien teknologia sortzeko beharra ikusi dute, eta horrek ekonomian ondorioak ditu. Panel honetan ikusiko dugu zein den teknologien garapena hizkuntza bakoitzean, eta zein garrantzitsua den ekonomiarentzat industria hau sendo egotea.