Ignacio Pérez Prat 1982an jaio zen Buenos Airesen, Argentinan. 1999an Alemaniara joan zen eta Karlsruheren Ingeniaritza ikasi zuen. 2008an Suitzara joan zen. 10 urtez finantza-zerbitzuen sektorean lan egin zuen, eta, ondoren, osasun-arloko digitalizazio-proiektu batean (pazienteentzako espediente elektronikoak sartzeko). 2023ko abenduan Lia Rumantscha erakundean hasi zen lanean eta rumantsch sursilvan, alemana, ingelesa eta italiera arin hitz egiten ditu. Ama-hizkuntza gaztelania du.
Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan
Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.