Txiki-txikitik sentitu zuen bere barnean musikaren deia. Eduardo Salvador eta Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da. Skakeitan taldean teklatua jotzen eta koruak egiten aritu zen 2014ean bere bakarkako bideari ekin aurretik. Lagunek berak idatzitako abestiak entzutean animatu zuten jendaurrean erakustera. Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.
Lau diska argitaratu ditu: Zarautz Zuzenean (2017), Zintzilik (2018), Aho uhal (2021) eta Zainak eman (2024).