Beasainen jaiotako kazetari gipuzkoarra. Ingelesaren itzultzailea eta zinema bikoizle lanetan aritu da. Bikoizketa aktore gisa Dragoi Bola serieko Freezer pertsonaiarena da haren rolik ezagunenetariko bat. Horrez gain, publizitatean eta hainbat irratsaiotan ere aritu zen telebistan lanean hasi aurretik. Euskal Telebistako hainbat programa aurkeztu ditu: Txandaka, Gezurra nagusi, Jaiak, Hori da Arrazoia, Erletxea edo Cosas de Dos, besteak beste.
Egun On time ikus-entzunezko ekoizle eta komunikazio enpresaren zuzendaria da.