Komunikazio eta Informazio Zientzietan lizentziatura egin zuen EHUn eta Multimedia Graduatua UOCen (Universitat Oberta de Catalunya). Argia aldizkarian, paperean zein online bertsioan, kazetari gisa lan egin ondoren, bere jarduera profesionala Internetekin eta Teknologia Berriekin lotuta egon da beti. 2009an Iametzako zuzendaritza kargua hartu zuen. Iametza, komunikazio eta teknologia enpresa da eta besteak beste, bere bezeroei laguntzen diote euskarazko komunikazioa gauzatzen eta euskarazko teknologiak erabiltzen eta inplementatzen. Erakundeek hizkuntzen kudeaketa egokia gauzatu ahal dezaten bitarteko teknikoak gerturatzen, garatzen eta inplementatzen ere lan egiten dute. Gaur egun Pombo Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien elkarteko lehendakaria ere bada.
2024/11/27
·
12:00 – 12:30
Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan
Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.