Aitor Aldasoro Iturbe

2003an Beasaingo euskara zinegotzi lanetan hasi zuen bere ibilbide politikoa eta 2015ean alkate hautatu zuten. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren Eusko Legebiltzarkidea izendatu zuten. 2021etik 2023ra Eusko Legebiltzarra utzi eta Ingurumen eta Jasangarritasun Saileko aholkulari izan zen. 2023ko uztailean Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuorde izendatu zuten.

2024ko abuztutik Hizkuntza Politikarako sailburuordea da Imanol Pradalesen gobernuan.

Gaiak

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.

2024/11/26 - 11:30 – 12:30

Nola lagundu eta finantzatu dezakete herrialdeek hizkuntza-teknologien garapena?

Hizkuntza teknologiak oso garesti dira, horregatik, hainbat herrialdek bere hizkuntza garatzeko Diru Laguntza planak eta inbertsio programak egin dituzte. Panel honetan ezagutuko dugu Espainiar estatuak alor honetan egin duen lana, eta baita erkidegoek martxan jarri dituzten planak.