Mirren Buchananek gaelikoa eta ingelesa eta hizkuntzalaritza ikasi zituen Glasgowko Unibertsitatean, eta Literatur Ikasketen Master sari batekin graduatu zen. 3 urte baino gehiago daramatza MG ALBAn lanean, udako bekadun gisa hasi eta gero produkzio digitaleko laguntzaile izateko. 2022an SpeakGaelic webgunearen ekoizle digital bihurtu zen, eta ordutik ekoizpen guztia gainbegiratu du. 2024aren hasieran TalkGaelic TikTok orria ere kaleratu zuen. Maiatzean, Kanadako Eskozia Berrira joan zen SpeakGaelicen izenean. Gàidhlig hiztuna da eta irlandera ere ikasten du.
2024/11/27
·
12:00 – 12:30
Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan
Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.