Izaro Navas Sarasua

Izaro Navas Sarasuak Gizarte Hezkuntza ikasi zuen lehenik, eta gero Ekonomian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte Hezitzaile ikasketak amaitu ondoren, haur eta nerabeen babesaren arloan lan egin zuen, hezitzaile gisa, ia urtebetez, Ekonomia ikasten hasi zen arte. Ekonomia Gradua amaitzeko, Graduazio Tesian euskarak, galizierak eta valentzierak ekonomian duten eragina aztertu zuen, haien arteko alderaketak eginez, euskal hizkuntzari eta ekonomiari buruzko jakin-mina asetuz. Hilean behin, EnpresaBIDEAn kolaboratzen du ekonomiari eta gizarteari buruzko artikuluak idazten.

Gaiak

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.

2024/11/26 - 17:15 – 18:15

Ikerketatik aplikaziora balio-kate oso bat gure komunitateetako hizkuntzak eta ekonomiak indartzeko

Hizkuntzen digitalizazioak, ekarri du balio kate oso baten beharra, ikerketa, garapena eta aplikazioa, honek hizkuntza gutxituak dituzten herrietan ondorio ekonomikoak ditu. LANGUNEk 2019an Euskararen balio ekomomikoa aztertu zuen, eta ildo horretatik ikusi daiteke BPGan hizkuntzak dituen ondorioak. Panel honetan, aztergai izango dugu balio katea, eta sarreraz gain, adibide praktikoak ikusiko ditugu.