Manuel González Bedia

Manuel González Bedia Zaragozako Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoko kidea da (eszedentzian), Gardentasun eta Partaidetza zuzendaria eta Ranking Batzordeko idazkari teknikoa ere izan zen, Prospektiba Errektoreordetzaren barruan.

Azken urteotan hainbat postu bete ditu Estatuko Administrazio Orokorrean, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministroaren Kabineteko kide aholkulari gisa, Unibertsitate Ministerioko Unibertsitate Jarduera Ikertzailearen zuzendariorde nagusi gisa eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren mendeko Hizkuntzaren Ekonomia Berrirako Komisario Bereziaren Bulegoko zuzendari gisa. Gaur egun, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Teknologia Digital Aurreratuen eta Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren Plangintza Estrategikoaren zuzendari nagusia da.

Gaiak

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.

2024/11/26 - 11:30 – 12:30

Nola lagundu eta finantzatu dezakete herrialdeek hizkuntza-teknologien garapena?

Hizkuntza teknologiak oso garesti dira, horregatik, hainbat herrialdek bere hizkuntza garatzeko Diru Laguntza planak eta inbertsio programak egin dituzte. Panel honetan ezagutuko dugu Espainiar estatuak alor honetan egin duen lana, eta baita erkidegoek martxan jarri dituzten planak.