2024/11/26
·
9:30 – 11:00

Hizkuntzaren industriaren balio erantsia

Hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeek hizkuntza industria sendo eta bizia izan ohi dute, hizkuntza horrek sortzen dituen beharrei erantzuteko. Adimen artifizialak eta Hizkuntza teknologien ondorioz, ingelesak hizkuntza hegemoniko bezala hartu duen indarraren aurrean, beste hizkuntzek beraien teknologia sortzeko beharra ikusi dute, eta horrek ekonomian ondorioak ditu. Panel honetan ikusiko dugu zein den teknologien garapena hizkuntza bakoitzean, eta zein garrantzitsua den ekonomiarentzat industria hau sendo egotea.

2024/11/26
·
11:30 – 12:30

Nola lagundu eta finantzatu dezakete herrialdeek hizkuntza-teknologien garapena?

Hizkuntza teknologiak oso garesti dira, horregatik, hainbat herrialdek bere hizkuntza garatzeko Diru Laguntza planak eta inbertsio programak egin dituzte. Panel honetan ezagutuko dugu Espainiar estatuak alor honetan egin duen lana, eta baita erkidegoek martxan jarri dituzten planak.

2024/11/26
·
12:30 – 13:30

Hizkuntza gutxituen lankidetza sustatzea, digitalizazioa eta adimen artifiziala sustatzeko.

Hizkuntza gutxitu guztiek ez dituzte garatzeko ahalbide ekonomiko eta tekniko berdinak. Helburua izanik hizkuntza gutxituak garatzea, eta mundu digitalean atzean ez gelditzea, panel honetan ikusiko dugu, zein ahalbide erabili dituen bakoitzak eta nola sustatu daitekeen lankidetza hizkuntza ezberdinak garatu daitezen.

2024/11/26
·
15:00 – 16:00

Eleaniztasunak interneteri ematen dion balio erantsia

Interneten ibiltzen garenean, askotan ingelesa izaten da hizkuntza bakarra, zer aberastasun dakarkio interneteri eleaniztasunak, nola egiten da lan eleaniztasun hori zaintzeko.

2024/11/26
·
16:00 – 17:00

“… orri hau ez dago eskuragarri hizkuntza honetan:…”

Interneteko munduarekin jarraituz, ingelesa hegemonikoa den sarean, ez dira hizkuntza bakoitzari dagozkion espezifizidadeak onartzen (adibidez ez dira alfabeto arabiarreko, txinerako… onartzen) eta herrialde batzuetan gainera bere hizkuntza gutxitu batzuetan internet orriak debekatzen dira. Hau aztertu nahi dugu panel honetan. Hizkuntza berdintasuna interneten ere beharrezkoa delako.

2024/11/26
·
17:15 – 18:15

Ikerketatik aplikaziora balio-kate oso bat gure komunitateetako hizkuntzak eta ekonomiak indartzeko

Hizkuntzen digitalizazioak, ekarri du balio kate oso baten beharra, ikerketa, garapena eta aplikazioa, honek hizkuntza gutxituak dituzten herrietan ondorio ekonomikoak ditu. LANGUNEk 2019an Euskararen balio ekomomikoa aztertu zuen, eta ildo horretatik ikusi daiteke BPGan hizkuntzak dituen ondorioak. Panel honetan, aztergai izango dugu balio katea, eta sarreraz gain, adibide praktikoak ikusiko ditugu.

2024/11/27
·
9:30 – 09:45

Euskararako pizgarri fiskalak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2024 urte honetan, Gipuzkoan ekoizten den kulturari pizgarriak jarri dizkio, eta euskaraz izanez gero, pizgarriak handiagotzen dira. Hortik abiatuta, zeintzuk dira euskaraz teknologia… garatzeagatik sor daitezkeen pizgarriak? Euskarazko beste lan batzuengatik? aukerak leudeke?

2024/11/27
·
9:45 – 10:30

Euskarazko musikaren industriaren onurak euskal ekonomian, “Euskadin Rock And Rollak ez du inoiz dirurik emanen…” edo bai…

Euskaraz ari diren musika taldeak BEC, Miribilla, edota belodromoa betetzen ari dira, eta honek aberastasun kulturalaz gain, aberastasun ekonomikoa dakarkio Euskadiri, fenomeno hau aztertu nahi dugu panel honetan. Euskaraz aritzeak, gazteleraz arituko ezkero lortuko ez lituzketen onurak ematen ahal dizkio? Eta Euskadiri, zergetan…?

2024/11/27
·
10:30 – 11:30

Entretenimendu-industriaren digitalizazioa (bideo-jokoak, etab.) hizkuntza gutxituetan

Hizkuntza gutxituak benetan bizirik egon daitezen alor guztietan garatu beharra dute, baita haur, nerabe zein helduen entretenimenduan ere. Panel honetan aztertuko dugu entretenimendu digitalean hizkuntza ezberdinen garapena.

2024/11/27
·
12:00 – 12:30

Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan

Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.