Arantza del Pozo Vicomtecheko ahots eta Hizkuntza Teknologien zuzendaria da, Vicomtech, Ikerketa eta Teknologiaren Euskal Aliantzaren Adimen Artifizialari buruzko ikerketa aplikatuko zentroan. Cambridgeko Unibertsitateko Ahots eta Hizkuntzaren Teknologietan masterra eta doktoregoa ditu, eta, gaur egun, 20 laguneko talde bat zuzentzen du, ahotsaren eta hizkuntzaren teknologiak ikertzen, garatzen eta industriara transferitzen dihardutenak. Eskualde, nazio eta Europa mailako hainbat ikerketa proiektu eta kontratu koordinatu eta horietan ikertzaile gisa parte hartu du. Bi patente eta 50 argitalpen baino gehiago ditu ahotsaren teknologien eta hizkuntza naturalaren arloan aitzindariak diren aldizkari eta hitzaldietan. Transferentziari dagokionez, merezi du nabarmentzea, adibidez, bai Eusko Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronala, bai EITB irrati-difusioko euskal erakundeak erabiltzen duen azpititulu automatikoko plataforma bere taldeak garatutako teknologian oinarritzen direla.
2024/11/27
·
12:00 – 12:30
Hizkuntza gutxituen digitalizazioaren garrantzia ikus-entzunezkoan
Aurreko panelean bezala, ikus-entzunekoan garatzea ere, hizkuntz ezberdinetan bizi ahal izateko ezinbestekoa da. Telebista, zinema, audioliburuak, podacastak… Hizkuntza gutxituetan garatu beharra dago, honek dakartzan onura ekonomiko eta sozialekin.