ZERGATIK KONGRESU HAU?

Azken urteetako adimen artifizialaren eztandak, arriskuan jarri du Europako hizkuntzen arteko elkarbizitza. Ingelesa alor digitaleko hizkuntza hegemoniko bakarra bihurtzen ari da gainontzeko hizkuntza guztiak, hegemonikoak zein gutxituak, baztertuz.

Euskal Herrian, euskararen biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu dugu, agerian utziz herri eleanitza izateak, ondorioak dituela ekonomian.

‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak Euskarak hizkuntza teknologia berrietan atzean gera ez dadin egin dituen aurrerapausoak erakutsiko ditu eta Europako beste hizkuntza gutxituek, zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera egongo da. Zein puntutan daude? Zein ekarpen egin dio bere hizkuntzaren garapenak bere herriko ekonomiaren garapenari? Zer iritzi du gaur egun Europar Batasunak hizkuntzen garapenari dagokionez?

HIZLARIAK

EGITARAUA

9:00 – 9:10 ANTOLATZAILEEN HARRERA

  • Bahne Bahnsen | FUENeko lehendakariordea
  • Tomas Iriondo Astigarraga | GAIA taldeko zuzendari nagusia
9:10 – 9:20 ONGI ETORRIA ETA EUROPAR BATASUNAREN POLITIKARI ETA ELEANIZTASUNARI BURUZKO FUNTSEZKO DATU BATZUK 

  • Anna Solé Mena | Europar Batzordeko, Hezkuntza, Gazteria, Kirola eta Kultura zuzendaritza orokorreko eleaniztasun arduraduna
9:20 – 10:30 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAREN BALIO ERANTSIA

Hizlariak:

  • Itziar Aldabe Arregi | EHUko ikerlaria eta Hitz Zentroko zuzendaritza kidea
  • Ruairí Ó Néil | Irlandako ÚnaG erakundeko Gai Korporatiboen zuzendaria
  • Ignacio Perez Prat | Erromantxearen Eraldaketa Digitalerako arduraduna
  • Samuel Frontull | Tirol Hegoaldeko Innsbruck-eko Unibertsitateko eta Ladin Institutuko ikerlaria
10:30 – 11:00 Kafea eta solaserako tartea
11:00 – 12:00 NOLA LAGUNDU ETA FINANTZATU DEZAKETE HERRIALDEEK HIZKUNTZA-TEKNOLOGIEN GARAPENA?

Hizlariak:

  • Manuel González Bedia | Teknologia Digital Aurreratuen eta Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren Plangintza Estrategikoaren Zuzendaritza Nagusia (Espainia)
  • Rafael Muñoz Guillena | Alacanteko Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Lengoaia eta Sistema Informatikoen saileko katedraduna eta Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteko presidentea
  • María Coutinho Villanueva | Galiziako Xuntako Hizkuntza Plangintza eta Dinamizazioko zuzendariorde nagusia
  • Aitor Aldasoro Iturbe | Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea
  • Maite Melero Nogues | Bartzelonako Superkonputazioko Zentro Nazionaleko Hizkuntzaren Teknologien Unitateko kidea eta Itzulpen Automatikoaren taldeko zuzendaria
12:00 – 13:00 HIZKUNTZA GUTXITUEN LANKIDETZA SUSTATZEA, DIGITALIZAZIOA ETA ADIMEN ARTIFIZIALA SUSTATZEKO

Hizlariak:

  • Marie Heguy-Urain | Euroeskualdeko Herritartasun proiektuen kudeatzailea (Kultura, Hezkuntza, Gazteria, Kirola, Eleaniztasuna)
  • Itziar Cortes Etxabe | Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea
  • Benaset Dazeas | Okzitaniaren Kongresu Iraunkorra erakundeko zuzendaria
  • Alexandru-Iulius Jerpelea | ikaslea eta hizkuntza arrumanoaren itzultzaile automatikoaren sortzailea
13:00 – 13:30 HITZARTZE INSTITUZIONALA

  • Eneko Goia Laso | Donostiako alkatea
  • Eider Mendoza Larrañaga | Gipuzkoako diputatu nagusia
  • Imanol Pradales Gil | Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
13:30 – 15:00 Bazkaria eta solaserako tartea
15:00 – 15:45 ELEANIZTASUNAK INTERNETI EMATEN DION BALIO ERANTSIA

Hizlariak:

  • Éva Adél Pénzes | FUEN elkarteko idazkari orokorra
  • Josu Waliño Pizarro | PuntuEUS fundazioko zuzendaria
  • Peter Bresan | Sorabieran digitalizazio arduraduna
  • Roger Serra Puig | PuntCAT fundazioko zuzendaria orokorra
15:45 – 16:45 “… ORRI HAU EZ DAGO ESKURAGARRI HIZKUNTZA HONETAN…”

Hizlariak:

  • Éva Adél Pénzes | FUEN elkarteko idazkari orokorra
  • Cristina Gestrin | Finlandiako Asanblada Suediarreko idazkari nagusia
  • Joanna Hassa | alemaniar hiztunen elkarteko idazkari nagusia Polonian
  • Elizabete Krivcova | letoniar abokatua eta hizkuntza eskubideen zapalkuntza kasuetan aditua
  • Seda Akbulut | ICANN erakundeak bultzaturiko Universal Acceptance programaren kudeatzailea
16:45 – 17:30 IKERKETATIK APLIKAZIORA BALIO-KATE OSO BAT GURE KOMUNITATEETAKO HIZKUNTZAK ETA EKONOMIAK INDARTZEKO

Hizlariak:

  • Izaro Navas Sarasua | ekonomilaria
  • Amaia Balda Etxarte | Gehi ikerketa proiektuaren ardura izan duen Emun kooperatibako koordinatzaile orokorra
  • Eli Pombo Aramendi | iametzako zuzendaria
9:30 – 10:00 EUSKARAZKO PIZGARRI FISKALAK

  • Itziar Agirre Berriotxoa | Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua
10:00– 10:30 EUSKARAZKO MUSIKAREN INDUSTRIAREN ONURAK EUSKAL EKONOMIAN. “Euskadin rock and roll-ak ez du inoiz dirurik emanen…” edo bai…

  • Olatz Salvador | kantautorea eta musikaria
10:30 – 11:30 ENTRETENIMENDU-INDUSTRIAREN DIGITALIZAZIOA HIZKUNTZA GUTXITUETAN

Hizlariak:

  • Harro Hallmann | Danimarkako gutxiengo alemaniarraren Bund Deutscher Nordschleswiger elkarteko komunikazio-burua
  • Luistxo Fernandez Ostolaza | kazetari, informatikazale, idazle eta blogaria, Code Syntax
  • Adam Edwards | Tinipolis Interactive enpresako zuzendari komertziala
  • Jörg Hübner | ekonomia doktorea eta sorabierazko jokoen bultzatzailea
11:30 – 12:00 Kafea eta solaserako tartea
12:00 – 13:00 HIZKUNTZA GUTXITUEN DIGITALIZAZIOAREN GARRANTZIA IKUS-ENTZUNEZKOETAN

Hizlariak:

  • Johan Häggman | FUEN elkarteko Europako politiken aholkularia
  • Arantza del Pozo Etxezarreta | Vicomtech ikerketa zentroko Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologien zuzendaria
  • Iona Mercer | BCC taldeko MG ALBA telebista kate-eskoziarrean SpeakGaelic, gaelikoa online ikasteko proiektuko lan-taldeko kidea
  • Mirren Buchanan | BCC taldeko MG ALBA telebista kate-eskoziarrean SpeakGaelic proiektuko produkzioko arduraduna
  • Joxe Felipe Auzmendi Lizarralde | On time ekoiztetxeko zuzendaria
13:00 – 13:20 KONGRESUAREN LABURPENA ETA ONDORIOAK

Hizlariak:

  • Lohitzune Txarola Gurrutxaga | LANGUNE – Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkartearen zuzendaria
  • Gösta Toft | FUEN elkarteko lehendakariordea
13:20 – 13:30 ITXIERA INSTITUZIONALA

  • Mikel Jauregi Letemendia | Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizioa Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
13:30 – 15:00 Bazkaria